XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.1.- PUNTUAZIO STANDARDAK 6.1.1.- PUNTUAZIO STANDARDAREN BEHARRA ETA DEFINIZIOA

Orain arte egin ditugun ikasketetan erabili ditugun puntuazioak, zuzen zuzen guk emandako puntuazioak ziren (lanetan eta testetan guk emandako puntuazioak).

Horregatik puntuazio horiei puntuazio zuzen izena ematen diegu.

Hemendik aurrera X letraren bidez adieraziko ditugu.

Demagun ikastola bateko ikasgela batean, geografia asignaturan, egindako azterketaren puntuazioak ditugula.

Ikaslearen izena / Asignatura (Geografia).

A, B, C eta K-k hartzen dituzten puntuazio zuzenak, 60;72;46;... eta 50 dira.

Taldearen zentralizazioa eta sakabanatzea X eta s-ren bidez adierazi ditugu.

Orduan, Geografia gaietan onena zein den jakiteko, taula honetara jotzea besterik ez dugu.

Eta asignatura honetan, ikasleen arteko konparazioak egin nahi baditugu, taula honetara jotzean, dena garbi agertzen da.

Adibidez, A, B eta C ikasleak konparatu nahi baditugu:
A ikaslea............
B ikaslea............
C ikaslea............
.

Geografian, hiru ikasle horien artetik onena, B izango da, asignatura honetan puntuazio zuzen handiena lortu duena bera izan bait da.

Orduan taula bakar bat dugunean, elementuen puntuazioak konparatzeko ez dugu arazorik izango, dena taulan agertzen da eta.